Avatar the Last Airbender (2024-)

Azpitituluak-eus 2024/03/18 11:00:00 GMT+2

Avatar azken aire-maisuaren abenturak marrazki bizidunetako saga arrakastatsu bat izan zen bere garaian, euskaraz ikusi ahal izan zena ETBn. Honako hau aktoreekin Netflixek egindako egokitzapena da.

Sinopsia: Aang mutil gaztea Aireko Nomaden azken ondorengoa da, eta Avatar edo maisu gisa identifikatzen dute. Gazteak lau elementuak kontrolatzen ikasi beharko du gerran dagoen mundua salbatzeko eta etsai gupidagabe bati aurre egiteko. Bere elementutik hasita (Airea) baina baita beste elementu-herrialdeenak ere, Ura, Lurra eta Sua.

Zuzendari eta gidoilariak: Michael Dante DiMartino, Bryan Konietzko, Albert Kim eta beste batzuk. Musika: Takeshi Furukawa
Aktoreak: Gordon Cormier, Kiawentiio, Ian Ousley, Dallas Liu, Daniel Dae Kim, Tamlyn Tomita, Paul Sun-Hyung Lee, Ken Leung.
Ekoizpena: Nickelodeon Animation Studios, Avatar Studios, Rideback. Plataforma: Netflix

Lehen denboraldia, 2024koa, 8 atalez osatua dago eta hemen ditugu azpidatziak bat etorriko direnak bertsio hauekin:

Avatar.The.Last.Airbender.S01E04.720p.NF.WEBRip.x264[EZTVx.to]

Zip archive airbender_eu_s01.zip — Zip archive, 107 KB