Asier ETA biok

Azpitituluak-eus 2022/06/22 15:13:19 GMT+1

Asier ETA biok Aitor Merino eta Amaia Merinok idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2013an ekoiztua (zuzendaritza partekatuko filma da, Amaia Merinok ere egin baitzuen lan hori, Aitorren arrebak). Aitor eta Asier Arangurenen arteko adiskidetasun harremanaren bidez, ETAren eta euskal gatazkaren zergatiak azaltzen saiatzen dira zuzendariak. ETAko kide izateagatik espetxeratu zuten Asier Aranguren, eta berau espetxeraino eraman zuen kontakizuna dokumentatzen du zuzendari eta lagunak filman. Izenburuko 'eta' juntagailua ETA larriz idatzia dago, alegorikoki.

Aitor Merino eta Asier Aranguren dira protagonistak, beraz, baina beste pertsona batzuk ere agertzen dira, hala nola Juan Diego Botto, Pilar Castro edo Guillermo Toledo, Merino zuzendariaren lagunak, Espainiako zine alorreko profesionalak. Euskara eta gaztelania dira audioaren hizkuntzak.

Asier ETA biok filmaren azpidatziak Doxa Producciones etxeak berak askatu ditu 2022an, eta filma osorik jarri ere bai online, dohainik. Hemen da Youtubeko bertsioa adibidez. Bertsio horrekin dago sinkronizatua hemengo SRT fitxategia.

Zip archive Asier_eu.zip — Zip archive, 25 KB