Another Day of Life

via Filmazpit — 2020/11/12 17:10:00 GMT+2

Tartean euskal ekoizleak dituen animazioko produkzio bat. Ryszard Kapuscinski poloniar kazetarien memoria liburu batean oinarritzen da filma. Kapuscinski kazetari idealista eta alferrikako kausen zalea da. 1975ean Angolara, Gerra Hotzaren azken gudu-zelaira, bidaiatuko du. Afrikako herrialdeak eta bere abenturan ezagutuko dituen pertsonek –adibidez, Carlota gerrillari karismaduna– betirako aldatuko dute Kapuscinski.

Filmak hainbat sari irabazi zituen, tartean Marrazki bizidunetako film onenaren Goya Saria, Donostiako Zinemaldiaren ikusleen saria edota Europako animaziozko pelikularik onena.

Zuzendariak: Raúl De la Fuente, Damian Nenow.
Gidoia: Raúl de la Fuente, Amaia Remírez.
Aktoreak: Carlota, Comandante Farrusco.
Ekoizpeneko herrialdeak: Espainia - Polonia - Belgika - Alemania.
Jatorrizko hizkuntzak: Ingelesa, gaztelania, portugalera, poloniera
Iraupena: 86 min.


Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Another.Day.Of.Life.2018.720p.BluRay.x264-HANDJOB
Another.Day.Of.Life.2018.1080p.BluRay.x264-HANDJOB
Another.Day.Of.Life.2018.480p.BluRay.x264-HANDJOB
Another.Day.of.Life.2018.1080p.Blu-ray.Remux.AVC.DTS-HD.MA.5.1-KRaLiMaRKo

Zip archive another-day-of-life-eusk-prest.zip — Zip archive, 27 KB