American Dharma

via Open Data Euskadi, cc-by-sa — 2021/09/15 15:29:00 GMT+2

Dokumentala da American Dharma. Steve Bannon komunikazio-estratega ultraeskuindar estatubatuarraren inguruko lan bat. Berari zor zaio, diotenez, Donald Trump-en lehen agintaldiko garaipena, eta eskuin-muturreko hainbat ekintzaren bultzatzaile izan da. Breitbart hedabidea sortu zuen AEBetan, eta Europan ere egin ditu kontaktuak, diotenez Vox aholkatuz profesiobalki ere. Bannonekin egindako elkarrizketa pertsonalak dira neurri handi batean dokumentalaren ardatza, Errol Morris zuzendariak pertsonalki eginak.

Zuzendaria: Errol Morris. Ekoizleak: Errol Morris, Steven Hathaway, Marie Savare, P.J. van Sandwijk, Robert Fernandez. Herrialdeak: EB eta AEB. Iraupena: 95 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

American.Dharma.2018.720p.AMZN.WEBRip.x264-GalaxyRG

Zip archive american_dha_EUSONA.zip — Zip archive, 31 KB