Amator

via Euskal Encodings — 2023/02/20 16:57:00 GMT+1

1970eko hamarkadako Polonia, herrialde komunista. Lantegiko langile bat da protagonista, bizitza arrunta daraman langilea, harik eta herriko zuzendaritza komunistak enkargatzen dion lantegiko bizitza 8mm-ko film batean jasotzea. Film-egile amateur bihurtuta (horixe da izenburua polonieraz, amator-amateur), arazo politikoak eta pertsonalak (familiaren gaineko obsesioa bilakatzen da kontua).

Erregimen komunista bateko egiletza-askatasuna auzitan jartzen du filmak, baina kurioski oraindik komunista zen Polonian eta are Moskuko zinema-lehiaketa inportante batean sariak jaso zituen filmak.

Zuzendari eta gidoilaria: Krzysztof Kieślowski. Aktoreak: Jerzy Stuhr, Malgorzata Zabkowska, Ewa Pokas, Stefan Czyzewski, Jerzy Nowak, Tadeusz Bradecki. Herrialdea: Polonia. Hizkuntza: poloniera. Iraupena: 117 min. Izenburua: Amator (pl), L'amateur (fr), Camera Buff (en), El aficionado (es).

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Amator.1979.iNTERNAL.BDRip.x264-GHOULS
Amator.1979.1080p.BluRay.x264-GHOULS
Amator.1979.720p.BluRay.x264-GHOULS

Zip archive Amator.1979.EUS.zip — Zip archive, 30 KB