Karga handi batzuk, urtea 250 eduki gehiagorekin amaitzeko

Azpitituluak-eus 2023/12/31 10:00:00 GMT+2
Urtea hasi genuenean baino 250 eduki-atal gehiagorekin amaitu dugu urtea, urrian, azaroan eta abenduan gehitu ditugun film eta telesailen atalak gehituz. Film interesgarri mordoxka bat, bereziki, azken txanda hauetan (The Fabelmans-eko irudi bat erakusgarri).

Gehitutako filmen artean:

  • The Fabelmans, Steven Spienlberg-en pseudo-auto-biografia.
  • Beste pseudo-auto-biografi bat, baina Kenneth Brannaghena: Belfast.
  • Alcarràs, film katalan hunkigarria.
  • Maestro, urte amaierako estreinaldi bat, Leonard Bernstein-en biopic-a, Bradley Coooperrek egina.
  • L'evenement edo Gertakaria, Annie Ernaux nobel saridunaren eleberrian oinarritua.
  • Dunkirk, Nolanen gerra filma.
  • Nimona, urteko animaziorik interesgarrienetakoa.
  • The Square egungo gizartearen txorrada askoren kritika bikaina.

Eta telesailetan: