Itzulpen automatikoarekin esperimentua
Azpitituluak-eus
—
2023/07/13 13:35:00 GMT+1
Hiru filmen azpidatziak kargatu ditugu berriki gure katalogora itzulpen automatikoa erabiliz. Kalitate eztabaidagarria izan lezakete, baina filmen ulermena uzten dutela uste dugu; eta zuzenketa gehigarririk gabe partekatu ditugu gainera, balio dezaten etorkizunerako aproba eta benchmark bezala, ea, espero dugun bezala, teknologia hobetzen doan alor honetan ere.
Euskal hacker saiatu batek, Zitalek, azpitituluak (SRT formatukoak) eta beste elementu batzuk itzultzeko tresna praktiko bat jarri du sarean, Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronalarekin lotzen dena. Jakinarazi zitzaigun hor zegoela tresna, eta probatzeko aukera eskaini: hiru hizkuntzatatik (ingelesa, frantsesa eta gaztelania) hiru aproba egin ditugu, Titanic, Navalny eta Blackfish filmekin (fikzio historiko bat eta bi dokumental), eta emaitzak denen eskura utzi, nork bere ondorioak atera ditzan.
Hauxe da tresna: https://itzultzaile-neuronala.zital.eus/ Eta Sustatun dago azalèn zehatzago bat nola erabili daitekeen.