Itzulpen automatikoz: esperimentua errepikatuz

Azpitituluak-eus 2024/09/15 08:25:00 GMT+1
Iaz egin genuen esperimentua errepiakatu dugu aurten, eta Eusko Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronala API bidez baliatuz, ingelesetik, frantsesetik eta gazteleratik film bana itzuli dugu.

Bi dokumental dira, Shere Hiteren desagerpena (ingelesetik) eta Elurretako lehoinabarra (frantsesetik), eta komedia interesgarri bat gaztelaniatik: Galaxy Quest (irudian, horren azpidatziekin pantaila-irudia).

Sustatun argitaratu genuen iaz zehaztapena nola egin genuen hau, eta prozedura bera egin dugu aurten, baina tarteko tresnaren helbidea eguneratu delarik, orain hemen dago.

Emaitzari dagokionez, kalitate hobeko emaitza dute azpidatziek aurten, gure aburuz. Baina zuek jaitsi materiala estekatik, neurtzeko.