Itzulpen automatikoz 5 film euskaratu ditugu aurten

Azpitituluak-eus 2025/10/02 10:35:00 GMT+2
Aurreko bi urteetan egin dugun esperimentua errepiakatu dugu berriro, eta Eusko Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronala API bidez baliatuz, ingelesetik, frantsesetik eta gazteleratik filmak euskaratuz. Nola iazko emaitzan iritzi genion kalitatea hobetu egin zela, 5 film aukeratu ditugu aurten.

Eusko Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronal automatikoa APIa darabilen tresna honekin erabili dugu.

Aukeratu eta euskaratu ditugun filmak honakoak dira:

  • Anselm: Wim Wendersen dokumental alemana Anselm Kiefer artistari buruz (ingelesetik)
  • Liar Liar edo Gezurti Gezurtero, Jim Carreyren komedia klasiko bat (frantsesetik)
  • David Attenborough naturalista dibulgatzailearen inguruko dokumentala (gaztelaniatik)
  • Margin Call, 2011ko filma 2008ko krisi ekonomikoaz, aktore bikainez betea (ingelesetik)
  • L'Histoire de Souleymane, 2025eko Cesar sarietan arrakasta izan duen film frantsesa (frantsesetik).

Artikulu honetako irudia, Margin Callekoa.