Game of Thrones euskaraz osorik, 8 denboraldi, 73 atal

Azpitituluak-eus 2023/02/16 16:10:12 GMT+2
2011. urtean hasitako lan bat, Game of Thrones telesailaren euskarazko azpidatzien bildumatzea, asteburu honetan osatu dugu. Euskal Endodings-etik egindako ekarpen bat tarteko, 8 denboraldiak, 73 atal, denak daude euskaraz orain.

21. mendeko telesail entzutetsuen eta arrakastatsuenetako bat izan da Game of Thrones, HBO telebistaren produktu ezagunena. 2011n hasi zenean, AEBetan kable bidezko kanal horretan ikusten zen, eta mundura lizentzia bidez banatu telebista konbentzionaletara. 2019an amaitu zenerako, HBO streaming zerbitzua bilakatua zegoen (geroxeago HBO Max izenera aldatu zen), eta telesailak streaming-marka bakarrari lotuta egotera pasatu dira gehienbat. Prekuela gisa egindako jarraipena, hain zuen, 2022an hasitako House of the Dragon, HBO Max zerbitzuan bakarrik dago, eta han ez dago euskarazko bikoizketa edo azpidatzirik oraingoz.

Geure webgune honetan, 2022 bitartean, lau denboraldi zeuden osorik (37 atal). Beste zenbait atal kendu egin genituen, kalitate eskaseko materialaren garbiketa baten ondoren, baina Euskal Encodings-ek berriki egindako lanari esker, beste 36 atal eta lau denboraldi extra gehitu dira, tartean 8.a eta azkena, askoren ustez amaiera antiklimatikoa duena.

Nola ikusi hauek euskaraz? bideo fitxategiak bittorrent biltegietatik jaitsita... Han orain aurki daitekeen bilduma oso bat, hauxe:

  • Game.of.Thrones.Complete.Series.Season.1.2.3.4.5.6.7.8.x264.720p

Bilduma horretako atalekin sinkronizazioa, ziurtatua. Eta gehiago ere bai sarreran aipatuak. Bestalde  Euskal Encodings-en ere bai ikusten ahal dira atalak.