Bi mila film luze euskaraz azpidatzita
Azpitituluak-eus
—
2025/12/12 19:00:00 GMT+1
Urte hasieran markatu genuen helburua bi mila film luze azpidatzita edukitzearena webgune honetan eta lortu dugu. 1.500 filmen marka 2021eko abenduan izan zen eta bost urtean 100 film gehitu ditugu, media ertain gisa... Zehazki ez da horrela, aurten azkenean abendua amaitu bitartean 200 gehikuntza egitea espero dugulako. Era berean, 100 telesailen marka gainditu da gure katalogoa gaur, milaka atalekin hori ere.
Katalogoko 2.000. filma aurtengo arrakastetako bat izan da (atzo), K-Pop Demon Hunters. Pelikula honek eta bere soinu-bandako "Golden" kanta arrakastatsuak Korea berriz gaztetxoen unibertso kulturalean zein zentrala bihurtu den erakusten digute: Musika, estetika, marketina... K-popa puri-purian dago.
Film horretaz gain, aurten nabarmendu diren gehikuntzetan ditugu:
-
Il sol dell'avvenire
- Priscilla, Jacob Elordi jatorri euskalduneko izar australiarrarekin (laster ekarriko dugu Frankenstein bere aurtengo arrakasta)
- Kneecao
- Cry Macho
-
All We Imagine as Light
- The Substance
- Close
Telesailetan ere mugarria gainditu du proiektu honek aurten- Gaur kargatu dugun telesaila ez da 100.a, 104. baizik (Too Much, Girls egin zuen Lena Dunhamen telesail berria), beste batzuk kargatu direlako urtean zehar: Adolescence, True Detective Night Country, Elsbeth S01, Colin From Accounts, Paris Has Fallen.
