'Azpititulatuak' Telegrameko kanalean hainbat film ikusteko aukera

Azpitituluak-eus 2021/09/06 08:42:08 GMT+2
Udako nobedade bat izan da lagun batzuek martxan jarritako ekimena: 'Azpititulatuak' Telegrameko kanala. Webgune honetako eta Euskal Encodings-eko materialei etekina ateraz, hainbat film osorik euskaraz sarean ikusteko moduan jarri dituzte

 Honela erabiltzea gomendatzen dizuegu:

  1. Hasteko, mugikorrarekin ireki helbide hau eta jarraitu kanala: https://t.me/azpititulatuak 
  2. Filmak ikusteko, behin kanala jarraitzen duzula, web bidezko telegram aktibatu, https://web.telegram.org/k/ eta han aurkituko duzu kanala, bilaketa sinple batekin.

Azpititulatuak kanalean zaudela, filmak bertan daude... mordoa dago kargatuta honezkero. Baina bat edo beste aukeratzeko, goialdean agertzen zaizun aurkibidean (pinned message dioen tokian) klikatu.

Behin aurkibidean zaudela, erraza da film bat aurkitzea, ordena alfabetikoz baititutze antolatuta. Gomendatutako filma eta aurkibide hau etengabe eguneratzen doa film berriak gehitzen dituzten bitartean.

Filma ikusteko, aukeratu eta eman play. Ordenagailuan hobeto, noski, pantaila osoko ikuspegiari eman eta erosoago. Edo, beste aukera praktiko bat, Chromecast gailua baduzu etxeko telebistan, Chrome nabigatzailearekin ireki Telegram-eko web aukera, eta bertatik cast egin, bidali telebistara.