2022a 1500 filmekin hasi dugu, eta plataformek nahi badute nondik hornitu, gu prest
2021. urtea hasi genuen 1.350 film luzeko katalogo bat izaten geurean. Adierazi gabeko helburu bat markatu zitekeela pentsatu genuen orduan, esan ez, baina pentsatu bai: urte amaierarako mila eta bostehun film izan euskaratuta. Eta lortu dugu, 1.502 film luze daude orain Azpitituluak Euskaraz webgunean.
Katalogo aberats batekin hasten dugu urtea, eta itxaropen batekin ere bai, behingoagatik nazioarteko edukien euskarazko kontsumoa (via azpìtituluak edo bikoizketa) agenda politiko batzuetan agertzen dela bederen. Zentzu horretan 2021eko azken bi hilabeteak iruzkin askoren iturria izan dira Espainiako ikus-entzunezko legearen harira, horretan behartuko ote dituzten plataformak hizkuntza gutxituetako edukiak eskaintzera. Batetik, ekoizpena sustatzeko neurriak eskatzen dira, baina bestetik, gutxi aipatu den kontu bat da dauden katalogoetan bikoiztutako eta azpidatzitako materiala publiko egin beharko litzatekeela.
ERC.k adierazi izan du, legean sartu nahi izan duten puntuetako bat dela berez materiala dagoenean, hori erabili beharra. Hau da, film asko daude inoiz bikoiztu direnak edo azpititulatu (euskaraz, hemen txukun dokumentatuta, 1.500 ikusten duzuenez), eta horiek plataformen katalogoetan integratu egin beharko direla. Hau da, aitzakiarik ez, baldin eta materiala baldin badago.
"fondo de doblaje y subtitulado" bat sortu beharko dela dio informazio honek. Ba sortzen bada, hemengo edukia eskuragarri egongo da. Eta EITBk gauza bera egingo balu bikoizketekin, hainbat hobe.
Hau da, azpidatziei dagokienez. Joker, streaming bidez ikus daiteke HBO Max-en Espainian. Ba bere aukeretan, integratu beharko lituzkeela euskarazko azpidatziak, eginak baitaude.
Beste adibide bat, Spartacus klasikoa. Filmin-en dago. Katalanezko azpidatziak egon badaude, ba euskarazkoak ere gehitu diezaizkotela.