Fargo s03 (2017) osorik euskaratuta
Fargoren 3. denboraldia 2017an eman dute, eta akzioa 2010 eta 2011 artean kokatu dute, Minnesotan. Munta gutxiko gaizkile bat, munta handiagoko erakunde kriminal bat, emakumezko polizia xalo eta azkar pare bat... Aurreko denboraldietako elementu batzuk berriz nahastuta giro izoztu batean, eta lehen denboraldian agertu zen mafioso gorra ere berpiztu dute atal batzuetarako.
Udaberrian eman zituzten 10 atalak AEBetan FX telebistan, lagun batek euskaratuta pasatu dizkigu, hemen daude. Euskaratua dugun 2. denboraldia bezalaxe, istorio oso eta konpleto bezala ikus daiteke, ez duzu aurreko atalen beharrik denboraldi hau jarraitzeko. Hala ere, ondo dator, girotzerako, beste denboraldiren bat ikustea, eta Fargo filma ere derrigorrezkoa da zaletuarentzat, jakina.
Ekoizleek atsedena hartu omen dute denboraldi honen ondoren. Agian itzuliko da, sormenez eta ideiez ondo badabiltza, baina ez da izango 3 edo 4 urte pasatu baino lehenago.