San Junipero (Black Mirror S03, 2016)

Azpitit — 2017/06/21 10:01:00 GMT+2

Black Mirror telesailari dagokion orrian, gehikuntza bat: S03e04, San Junipero.

Erresuma Batuko Channel 4 katean jaiotako telesaila, eten baten ondoren, Netflix zerbitzuaren eskutik berpiztu da, ukitu agian estatubatuar batekin, 2016an. Sei ataleko S03 denboraldiaz gain, S04-rako ere beste 6 ari da prestatzen Netflix.

Atalak independenteak dira, film txikiak, eta hortaz, ordena edo "osagarritasuna" ez da inportantea. Hiru atal bakarrik ditugu euskaratuta geurean, orain igotako San Junipero hau barne, baina edozein ordenetan independenteki ikus daitezke hiruak.