Hainbat film klasikoren azpitituluak konpartituta

Charly — 2015/03/09 20:32:00 GMT+2

Emuleren bidez hainbat film klasikoen azpitituluak aurkitu berri ditut. Uste dut ez daudela webgune honetan.

Azpitit dio:
2015/03/09 21:39

Ba, zorionak aurkikuntzagatik eta eskerrik asko konpartitzera animatzen bazara. Azpititulu fitxategiak zip batean bildu baditzakezu, igo hemendik adibidez, telesail edo laburmetrai bat balitz bezala, eta joango gara materiala berrikusten eta antolatzen. Eskerrik asko berriz ere, lagun.

Charly dio:
2015/03/09 22:50
Ez bide dabil jarri duzuen esteka . Nabigatzaile birekin saiatu naiz eta ezin. Dabilenean igo egingo ditut. Srt formatuan daude eta, antza, "Kuletxov Efektua"-n emititutakoak dira, eta gehienak domeinu publikoko filmei dagozkienak. Besteak beste: Farenheit 451, Charade, Freaks, Dracula, Metropolis, D.O.A., It´s a Wonderful world, The Last Man on Earth, My Fair Lady eta beste hainbat. Besarkada bat.
Azpitit dio:
2015/03/10 07:59

Zuzendu dugu esteka, azken batean aldameneko zutabeko azpitituluak igotzeko link bera da... igo denak batera, ahal baduzu eta eskerrik asko berriz ere.