Esaldi zatituak eta 'orga-itzulera' sobranteak
Jabier Zabaleta
—
2014/01/12 19:16:00 GMT+1
Pelikula baten azpitituluak euskaratzen hasi naiz eta zalantza txoro bat sortu zait.
Hau da, esaterako, itzuli behar dudan esaldietako bat:
This song was playing
when Hal and I first met.
Horrelaxe dator originalean: esaldi bakarra, baina bi lerrotan banatuta, tartean orga-itzulera
bat (puff!) sartuta. Itzuli behar dudan testuak askotan zatitzen ditu esaldiak horrela eta endredo bat da da, Wordfast ari naizelako erabiltzen itzulpena egiteko eta Wordfastekin esaldika itzuli behar delako.
Nola egin beharko nuke? Itzultzen hasi aurretik orga-itzulera
sobrante horiek guztiak kendu banan-banan? Horrela egiten duzue? Ala nola?