Azpitituluen tailer praktikoa, martxoak 15

Azpitit — 2014/01/13 13:34:00 GMT+1

Eguneraketa. Aukeraketa prozesua burututa, eskerrik asko, jende dexentek erakutsi du interesa. Data aukeratua: martxoak 15. Puntu bat gehiago zuen martxoaren 29ak, baina irakaslearen aukerak ere aldatu dira, eta 15a hobeto datorkio.

Mesedez izena eman duzuenok, bete beste formulario hau, baieztatzeko, kontaktu-modua ziurttatzeko eta detaile tekniko batzuk jakiteko.

Noiz. Martxoak 15, larunbata. 10.00-13.00. Puntualitatea mesedez.

Non. Eibarren izango da, tokia ondo prestatua egongo da.

Zer izango da tailerra? Nola jaitsi pelikulak. Nola lortu azpitituluak (euskarazkoak edo beste hizkuntza batzuetan), eta pelikulei lotu. Nola sortu euskarazko azpitituluak. Praktikoa izango da gainera: film bat ikastaroan bertan euskaratuko dugu.

Zer eraman behar da? Ekarri portatila: Win, Mac, Ubuntu; sistema guztietarako azalduko dugu, software egokiez hornituta irtengo zara, eta euskarazko pelikula txukunen selekzio bat egongo da eskuragarri, kopiatu nahi badituzu.

Joateko asmorik? bete formularioa eta utzi zure e-posta.