Proposamena: Alone in the Wilderness

Edorta Amurua — 2013/06/05 20:57:00 GMT+1

Kaixo, duela gutxi ikusi dudan dokumental bat oso interesgarria iruditu zait; 30 urtez Alaskan bizitako Dick Proenneke izeneko gizonaren historia kontatzen du, Dick berak egindako grabaketak eta egunkariaren zatiak agertzen direlarik. http://www.imdb.com/title/tt0437806/

Azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez daude hemen: http://www.opensubtitles.org/en/subtitles/4829620/alone-in-the-wilderness-en
Norbait animatzen ba da, benetan interesgarria litzateke...

Azpitit dio:
2013/06/06 07:56

Saiatu zu zeu, Edorta. Hemen ez dago liberatu batzorderik. Lehenbiziko itzulpen baterako ez dirudi aukera txarra, lerro kopuru aldetik ez da luzeegia. Animo, erraza da!

Edorta Amurua dio:
2013/06/06 14:37
Bale, saiatu beharko (eguraldi txarrarekin gabiltzanean bederen), baino gero ez kextu akatsetaz!
Azpitit dio:
2013/06/29 12:20

Oso ondo Edorta, ikusi dugu ausartu zarela, eta kargatu duzula: Alone in the Wilderness / Lur Basatietako Bakardadean. :-)