Kirk Douglas, 100 urte
Azpitit
—
2016/12/09 09:59:00 GMT+1
Kirk Douglas yiddisheraz mintzo zen etorkinen familia txiro batean jaio zen New York-en, abenduaren 9 batean, gaur ehun urte. Zinearen historiako aurpegi eta presentzia ezagunenetako bat izan zen 20. mendean, eta bere film bikain batzuk euskaraz ditugunez, ospa dezagun bere urtebetetze eta mendeurrena hemen ere, Azpitituluak Euskaraz-en.
Hona ze lan ikus ditzakezun euskaraz, Kirk-en filmografia zabaletik:
- The bad and the beautiful (1952). Zinea zinearen barruan, non Douglas-ek ekoizle egozentriko baten rola betetzen duen.
- Paths of Glory (1957). Salaketa antimilitarista.
- The Vikings (1958). Abenturen film klasiko bat.
- Spartacus (1960). Film epikoa, zeinean Kirkek ekoizle lanak ere egin zituen, agenda politiko jakin batekin, Dalton Trumbo gidoilaria erreskatatu baitzuen zerrenda beltzetatik.
Zorionak Kirk, eta eskerrik asko.