Top 2011: Drive, urteko filma; eta gainerakoak

Azpitit — 2011/12/26 17:17:00 GMT+1

Aupa, itxi dugu 2011ko Top Azpitituluak aukeratzeko egindako inkesta. Datuak argitaraturik, zenbaketa egiteko ordua. Lehenengo eta behin, epaimahaiak hiru erabaki arbitrarioren berri eman behar dizue.

  • 16 izan direlarik partehartzaileak, Top sailkapenerako kontuan hartu ditugunak gutxienez 5 balorazio izan dituztenak izan dira. Dena den, ikuskapen gutxiago izan dituztenekin, B multzo bat osatu dugu.
  • Izar banaketan 3 ziren aukera positiboak (1, 2 edo 3) eta bat negatiboa (-1). Egia esan ZERO baloraziorik ez zegoen, eta negatibo bakarra kenketarako izatea krudel samarra zen. Hortaz 0 IZAR balira bezala kontatu ditugu negatiboak, gero ertainak ateratzeko.
  • Epaimahaia osatzen du webgune honetako webmaster Luistxok eta ez dago apelazio posiblerik.

Horrenbestez, horra gure Top 2011, 5 filmetara murriztua:

  1. Drive (nota ertaina, 2.6)
  2. Cave of Forgotten Dreams (2.5)
  3. Black Swan (2.11)
  4. Attack the Block (1.87)
  5. Midnight in Paris (1.77)

B Multzoa. Ikuskapen gutxirekin geratu direnen artean, 2 izarretan edo gorago geratu direnak izan dira: Osaba Bonmee (2.66), Essential Killing (2.5), Nader az Simin - A separation (2.25), Pina (2.25), 13 hiltzaile (2.25), True Grit (2), Arrietty (2), Misterios de Lisboa (2).

Jendearentzat iradokizunak egiteko tartean, batek Beginners aipatu du. Inkesta hastean ez zegoen gure datubasean, orain bai.

Eskerrik asko parte hartu duzuenoi. Film hauetariko baten bat ikusi ez duzuenok, benga, jaitsi azpitituluak eta filmak eta disfrutatu. Ondo igaro oporretan geratzen zaizkizuen egunak eta 2012 zoriontsua izan dezagula denok.