Azpitituluen webgune honek bilaketa du orain

Azpitit — 2011/12/21 18:57:00 GMT+2

Film gutxirekin, bilaketak ez zuen zentzu handirik, baina 2011n hainbeste kargatu direnez, ondo dator orain. Bilaketa aldameneko zutabean jarri dugu, eta berezko orria ere badu. Permalink edo helbide finkoen bidez ere funtzionatzen du; adibidez:

Gari Araolazak egin du doiketa hau, gabonetako opari gisa, Google Custom Search erabiliz. Bilaketa antolatzeaz gain, bere lehen azpidatziak ere kargatu zituen berriki Garik: Kieslowskiren Trois couleurs trilogiako lehena, Bleu. Eskerrik asko, Gari.