European Film Awards 2011ko palmareseko batzuk, euskaraz
Luistxo
—
2011/12/05 14:14:00 GMT+1
Larunbatean eman zituzten Berlinen 2011ko Europako Zinemaren Sariak, European Film Awards direlakoak. Azpitituluak.com webgune honetan euskaratuta dauden film batzuk daude palmaresaren goi-goian:
- Melancholia, Lars Von Trier-rena (film onena; eta beste sari txikiago bat ere bai).
- Zuzendari onena, Susanne Bier, Haevnen.
- Aktore onena, Colin Firth, The King's Speech.
- Pina, dokumental onena.
- Le gamin au velo, gidoi onena, Jean-Pierre eta Luc Dardenne-rentzat (zuzendari ere badira).
Gainerako sarien artean, animaziozko film onena Chico y Rita izendatu dute, Fernando Trueba eta Javier Mariscal-ena. Hau ez dago euskaratua, baina bere prozesuaz eta arteaz jakin nahi baduzu, erakusketa ederra dago Donostiako Kursaaleko Kubo aretoan, Javier Mariscalen arte grafikoa azaltzen duena (eta pelikula honetaz ere badago materiala).