Audiokomentatuko dugu pelikularen bat?
Exprai marrazkigile nafarrak afizio bat du: DVDetako extra horiek irentsi, eta batzuetan, baita gozatu ere, bereziki audiokomentarioekin. Film komentatuen inguruko afizioa eta komunitatea ere bada sarean, nork bere kasa sortutako komentarioekin ere bai, kasu batzuetan. Horren inguruko hausnarketa eta aldarria egiten du Expraik bere blogean eta Sustatun ere azaldu da.
Azpitituluen kontuan gabiltza hiru-lau katuak ere ez gara asko. Audiokomentarioetan inork interesa ba ote du? Ni apuntatuko nintzateke grabaketa saio batera, zerbait ikusi eta haren gainean komentatu... ez dakit ba, Bertsolari ikusten adibidez, animatuko nintzateke :)
Edizio lana gero nola egiten den ere ikasteko... nola batu audio bat film bati edo. Beste inor apuntatzen erokeria honetara? ba erantzun hemen, adibidez.