Tourreko "heroiak" eta beste kirolari batzuk zinean
Bihar hasten da Frantziako Tourraren 2016ko edizioa. Lasterketa honen historia zein bihurria den, badakigu denok: begiratu palmaresean, ez da ageri han Tourra aldi gehiagotan irabazi duen gizona, Lance Armstrong. Baina ez dago ukatzerik: Tourraren Historia da Armstrong, eta zinean ere ikusi da hori. Hemen dituzue, euskaratua, bi film gizon honen ibilbideari buruzkoak, bata fikzionatua, bestea dokumentala bere partehartze zuzen-zuzenarekin:
Kirolak telebistan, hedabideetan edo kaleko elkarrizketetan betetzen duen espazioarekin alderatuta, zinean "azpi-errepresentatua" dago. Baina baditugu gure katalogoan kirol figurak tratatzen dituzten zenbait film, eta izatez, Armstrong baino inspiratzaileagoak denak:
Rush filmean, Niki Lauda eta James Hunt F1-eko pilotoen lehia fikzionatu zuten. I am Ali dokumentalak Muhammad Ali boxeolari hilberriaren historia kontatzen digu. Istorio ez hain ezagunenen artean, Murderball dokumentala ere badugu, ezindu fisikoen kirolaren inguruan, edo Step Back film txinatar bitxia, sokatiraren inguruan, zeinean euskal talde batek ikurriña eta guzti parte hartu zuen.