Galdetegi bat pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz

Gilen — 2011/06/17 06:39:00 GMT+1

Kaixo lagunak,

Gilen Mejuto naiz eta ikerketatxo bat egiten ari naiz pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz.

Osatu dut galdetegi labur bat, eta betetzen baduzue eta niri bueltan bidali, bihotzez eskertuko dizuet (uste dut oso erreza dela). Ahalik eta euskaldunik gehienen kontribuzioa jaso nahi nuke, beraz eskertuko nizueke ere zuen kontaktu euskaldunei pasatzea. Beste barik, ondo segi.

Inkestaren arrazoia da tesina bat egiten ari naizela master ikastaro baterako. Nire gaia da ikus-entzunezko itzulpena euskaraz, zehazkiago helduentzako fikzioari dagokiona eta ETBn egina. Helburua da aztertzea zer egin beharko litzatekeen euskararen presentzia indartzeko atzerriko pelikuletan (hau da, euskaldunok eskaintza zabalagoa izan genezan), ETBtik hasita, eta azpidazketa alternatiba bat izan litekeenetz zabalkuntza bultzatzeko. Galdeketaren bidez euskaldun "xeheen" iritziak jaso nahi nituzke.

Hemen duzue beraz:

Eskerrik asko,

Gilen