Logorama, Oscarretan saritua

Luistxo — 2010/03/25 08:00:00 GMT+1

Logorama animazioko film laburra da, 2010eko Oscarretan kategoria horretako saria eraman duena. Ordu laurdeneko zorakeria ikusgarria da.

Sustatun Oscarretakoa irten zenean, Logorama han zegoen, bi partetan Youtuben ikusgai. Baina geroztik ezabatu egin dute. Gero Vimeon ere egon zen, baina handik ere desagertu zen. Torrentetatik jaitsi daitekeen bertsio batekin bateragarria den bertsioa hemen kargatu dugu.