Ekialdeko film izenburuen kontua
Azpidatzien webgune honetan, munduko beste batzuetan bezala, ohitura da filmen izenburu originala, jatorrizko hizkuntzan, adieraztea (aurkibiderako, sarrerak identifikatzeko...). Horregatik The Shawshank Redemption eta ez Euskal Herriko aretoetan izan zituen izenburuak (nahiz eta fitxan horiek agertu daitezkeen, informazio praktikoa baita).
Kontua da, Ekialde Urruneko filmekin ez dela beti horrela jokatzen. Eta egiten dugu, ba... batzuetan honela, besteztuetan bestela.
Baina oro har, araurik ez badago ere, horrela egin izan dute boluntarioek eta administratzaileak: Jatorrizkoa erromanizatua (berri samarra den hau bezala, zeinak bide batez jatorrizkoan alfabeto nahasketa ere bazuen: Umimachi Diary ).
Eta batzuetan, parentesi artean gehituta, euskarazko edo nazioarteko/ingelesezko forma:
Kasu jakin batzuetan nazioartean (edo gure artean) ezaguna egin den formarekin bakarrik ere agertu izan dira:
Bitxia izaten da kasu hauetan nola sarritan ingelesezko/nazioarteko itzulpenak apenas duen zerikusirik jatorrizkoarekin. Esate baterako, Kim Ki-Duk-en Hiru-Burdina ezaguna (3-Iron), jatorriz Bin Jip da koreeraz eta esan nahi du Etxe Hutsa. Golfeko makilak ageri dira filmean, bai, baina oinarri-oinarrian ezezagunen etxe hutsetan sartzen den tipo baten abenturak kontatzen ditu filmak !!!