ERREKURTSOAK: Ikus-entzunezko itzulpena liburua

fharlock — 2009/01/18 14:31:00 GMT+2

Itzulpenak egin nahi duenarentzat, oso erabilgarri gerta dakioke liburu honekin egitea. Nik badut, eta asko lagundu dit. Ala ere, pare bat gauzetan ez nago ados idazleak esaten duenekin. Zertxobait garestia bada duen horri kopururako, baina jakinda liburu tekniko espezializatua dela, tirada txikikoa eta, uler daiteke prezioa. Eta esan beharra daukat, nik balio duena atera diodala.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea, liburuaren aurkezpena: http://www.eizie.org/News/1162883912

Liburuko atal bat irakurtzeko aukera: http://www.buruxkak.org/liburuak/238/ikus_entzunezko_itzulpena.html

Liburua erosteko: http://denda.ueu.org/artikulua.cfm?artikulua_kod=238

Zuzenbide hauek wikira pasa zenitzakete. Ez dakit nola editatzen den Wikia.

Luistxo dio:
2009/01/19 09:45

Wikia editatzen da gutxi gora-behera wiki guztiak bezala. Instrukzioak hemen daude.

Wikiko orri bakoitza editatzen da behean klik eginda, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, zenbakiz barik biak letrekin eta letra xehez.

Wikia editatzeko formatu bihurri bat erabiltzen da, Testu egituratua. Horren arauak hemen daude, eta bi txikikeria ikasiz gero, foro honetako sarreretan erabiltzeko ere balio du.

Edozein modutan, ez bazara moldatzen wikiarekin ere, eskerrik asko ekarpena honaxe egiteagatik, Fharlock.