Azpititulo iturriak lortzeko

FHarlock — 2008/12/31 13:59:00 GMT+1

Hona azpitituloak lortzeko erabiltzen ditudan iturri batzuk, bereziki espainian argitaratu gabe dauden filmak eta telesailak lortzeko.

Allzine. Erregristroa beharrezkoa du baina guztiz gomendagarria. Ona duen gauza bat, azpitituloak srt formatuan jeisten direla, eta filmeen irudia internazionalki erabiltzen diren elinkak direla. Fansub gehienak azpitituloak erretzeko ohitura dute eta hortik ezin deus atera, hauekin ez dago arazo hori. Filme asiarrak ditu nagusiki, telesailekin hasiak dira ere. Anime zertxobait.

Animesubs. Anime fansub gehienak irudia erretzeko joera dute. Hori egiten ez dutenak hauek dira, azpitituloak egiteaz gain, azpititulo databasea garatzen ari dira.

DoramaFansub. Asiar telesailetan ibiltzen dira gehienki. Tituloaren arabera, azpitituloak erreta edo aparte doaz.

D-Addicts (Ingelesez eta gazteleraz). Dorama, hau da, asiar telesailak dute nagusi. Torrent bidezko trackerra edukiaz gain, azpitituloak garatzen dituzte. Bideoak gehinetan irudia erre gabe darabiltzate, eta asko HDTV formatuan. Azpimarratzekoa da, gaztelerazko azpititulo sekzioa badutela.

Luistxo dio:
2009/01/01 11:02

Eskerrik asko, FHarlock. Loturak txukundu dizkizut, eta informazioa baliatu dut wikian gehitzeko, atal honetan: Azpitituluak erdaraz

Honelako informazioa gordetzeko toki interesgarria izan daiteke wikia. Edozeinek editatzeko moduan dago, eta ez da hain zaila erabiltzen. Hona wikiko mapa, inor hori osatzen animatzen bada.