Azpitituloak itzultzen ari gabiltzanentzako proposamena
Uste dut interesgarria litzatekeela azpitituloak itzultzen ari garenontzat mail zerrenda bat antolatzea.
Horrela, gure artean komunikabide bat sor genezake, zeini esker koordinatu eta elkar errazago lagundu gintezkeona.
Koordinazioa, aldi berean filme bera itzultzen ez egoteko. Nik badauzkat kopuru dexente bat itzulia edo itzultzeko ia bukatuta, baina guztiz gustora egon harte lanarekin ez ditut igoko ez iragarriko. Lastima litzateke, alde berean bat baino gehio filme berea itzultzen egotea, alferrikako lana eginez.
Bestetik, niri behintzat, noiz edo noiz norbaitekin kontsultak egiteko beharra izan ohi dut. Hor daukat hitz joko bat duela bi hilabete nola itzultzeko gai ez naizela inondik inora. Mail zerrenda oso tresna interesgarria da honelako gauzetarako.
Gauer egun, foro hau, antolatuta dagoen bezala, ez da batere erosoa aurrekoak konpontzeko. Esango duzue ea zer iristen diozuen ideiari.