Azpitituloak euskaraz obetzeko proposamenak
Badiduri hau martxan badoala, eta askoz haundiagoa bilakatu aurretik, hobetzeko proposamen batzuk egingo nituzke, geroago ezartzen zailagoak izan daitezkeenak baina beharrezko izaten bukatuko dutenak. Zenbat eta azpititulo gehio egon, aldaketak eta modifikazioak neketsuagoak izan daitezke.
Lehenik, azpitituloak igotzerako orduan, estilo fitxa bat edo antzeko bat egingo nuke, igoera guztiak dotore igotzeko, inongo datu deigarririk ez ahazteko moduan, praktikoak izateko eta denak berdin egiteko.
Hona proposamen bat.
Tituloa euskaraz: (idatzi)
Tituloa gazteleraz: (idatzi)
Zuzendaria: (idatzi)
Aktore nagusiak:
Argudioa:
Muntaiaren ezaugarriak: Zein filme bertsio (zuzendariaren muntaia, zine muntaia...), zein bideo muntia (hau da, frameratea...). Zein bideotarako baliogarri diren azpitituloak identifikatzen laguntzen duten datuak.
IMBD: (IMBD-en filmaren fitxaren zuzenbidea)
YOUTUBE: (Youtuben filmaren trailerraren zuzenbidea, oso interesgarria filme ezagunentzat)
Faltan somatzen duzu zerbait?
Bestetik, aurrerago azpitituloak pilatzen direnean, hauek bilatzeko eta antolatzeko moduak bilatu beharko lirateke. Tag bidez edo horrelako zerbait ezarri beharko litzateke, filmak urtearen arabera, generoaren arabera, zuzendariaren arabera eta horrelakoen bidez ikusteko aukera beharko da.
Oraintxe, igoeraren arabera antolatuta ikusten dira, baina kopuru dexentea egonda, etortzen diren berriak hainbesteren artean galtzea bada.
Eta ongi legoke egin ahalko balitz moduren bat filmaren irudi edo kartela jartzeko era izan ahal izatea. Nik errazago izan ohi dut filme bat kokatu irudi bati esker, tituloa bakarrik ikusita baino.