Ainbo: Spirit of the Amazon

via Open Data Euskadi cc-by-sa — 2023/12/03 16:35:00 GMT+2

Heroi epiko baten bidaia kontatzen du animazioko film honek, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean.

Sinopsia: Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Zuzendariak: Jose Zelada, Richard Claus. Gidoia: Richard Claus, Brian Cleveland, Jason Cleveland, Larry Wilson. Historia: Jose Zelada. Generoa: animazioa, haurrentzakoa. Hizkuntza: ingelesa. Izenburua euskaraz: Ainbo: Amazoniako gerraria.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

AINBO.Spirit.of.the.Amazon.2021.BRRip.XviD.AC3-XVID
AINBO.Spirit.of.the.Amazon.2021.BluRay.x264-KNiVES
AINBO.Spirit.of.the.Amazon.2021.BDRip.x264-KNiVES
AINBO.Spirit.of.the.Amazon.2021.BluRay.x264-RARBG
AINBO.Spirit.of.the.Amazon.2021.BluRay.x264-ION10

Zip archive Ainbo-Amazonia_eus.zip — Zip archive, 25 KB