Dheepan

via Open Data Euskadi — 2018/01/13 14:36:00 GMT+1

Sri Lanka-ko gerra zibila amaitzear dago eta porrota gertu da errebelde tamilentzat. Horietako batek, Dheepan-ek, ihes egingo du, eta Europan asilo politikoa errazago eskuratzeko asmoarekin, ihesaldian ezagutzen ez dituen emakume eta neskatila batekin elkartuko da. Frantziara iritsiko dira, eta Parisko aldirietako auzo gatazkatsu bateko eraikin batean arituko da gizona lanean atezain gisa. Frantsesez ez dakiten arren, hartu dituen herrialdera egokituz joango dira poliki-poliki.

Zuzendaria: Jacques Audiard. Gidoia: Jacques Audiard, Thomas Bidegain, Noé Debré. Herrialdea: Frantzia. Hizkuntzak: tamilera, ingelesa, frantsesa. Aktoreak: Jesuthasan Antonythasan, Kalieaswari Srinivasan, Claudine Vinasithamby, Vincent Rottiers, Faouzi Bensaïdi, Marc Zinga, Franck Falise. Sariak: Film onenari Urrezko Palmondoa 2015eko Cannesko zinemaldian. Estekak: Wikipedia | Imdb

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Dheepan.2015.720p.BRRip.x264.French.AAC-ETRG
 Dheepan.2015.FRENCH.BDRip.x264-PRiDEHD
 Dheepan.2015.FRENCH.1080p.BluRay.x264-LOST

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek.

Zip archive Dheepan (2015) - Eus-sinkro.srt.zip — Zip archive, 19 KB