My Man Godfrey

via Filmazpit — 2017/03/09 09:40:00 GMT+2

Gizartearen goiko klaseak hiriko auzorik behartsuenetara joaten dira gauetan, dibertimendu modura, ezertarako balio ez duten objektu bitxien bila. Irene Bullock gazteak Godfreyrekin egiten du topo gau batean, eta trofeo gisa eramaten die besteei eskale argi eta eztenkaria, gero maiordomo gisa kontratatuko duena Park Avenueko familiaren etxerako.

Klasismoaren salaketa dirudi hasieran: aberatsak moralik gabeko ustel batzuk dira, eta txiroak jende jator eta zintzoa. Baina azkenean, amets amerikarraren erreibindikazio bat da: lan zentzudunaren bidez, edonor aberats eta arrakastatsu bihur daitekeelako fabula hori.

Zuzendaria: Gregory La Cava. Gidoia: Morrie Ryskind, Eric Hatch, Eric Hatch, Zoe Akins, Gregory La Cava, Robert Presnell Sr. Aktoreak: William Powell, Carole Lombard, Alice Brady, Gail Patrick, Eugene Pallette, Jean Dixon. Izenburua: My Man Godfrey (en), Al servicio de las damas (es), Godfrey / Mon homme Godfrey (fr), Godfrey nire gizona (eu). IMDB

Itsatsita doan Lordofwar SRT-a bat etorriko da bertsio honekin:

 My Man Godfrey[1936-1hr30min][A LordOfWar Release]

Baina gero dago Filmazpit-en agertu zen bertsioa, zeina 3 minutu luzeagoa den, eszena bat gehiago baitauka. Hala ere, hori ez dugu lotzerim lortu bertsio-izen jakin batekin.

Zip archive My Man Godfrey-eus.zip — Zip archive, 97 KB