Tystnaden

Ekialde — 2017/09/20 17:42:00 GMT+1

Esther eta Anna ahizpak, eta azken honen semea, bidaiatzen ari dira. Europako herrialde imaginario bateko hotelean sartuko dira, eta ahizpen arteko tentsioa garatuko da bertan. Bi emakumeak bakarrik sentitzen dira azken batean. Batak alkoholarekin estali nahi du hutsune hori, besteak maitasunik gabeko sexuarekin. 1963rako ausarta izan zen sexualitatearen trataera Ingmar Bergmanen film hau, eta Suedian bertan ere pasarte zentsuratuekin eman zuten zineetan.

Zuzendaria: Ingmar Bergman. Gidoilaria: Ingmar Bergman. Aktoreak: Ingrid Thulin, Gunnel Lindblo, Birger Malmsten. Ipotxak: Eduardini y sus enanos, zirkoko talde espainiarra. Herrialdea: Suedia. Hizkuntza: suediera. Izenburua: Tystnaden (se), The Silence (en), Isiltasuna (eu), El silencio (es), Le silence (fr). Estekak: Wikipedia | IMDB

Sinkronizazio honetarako: Ingmar Bergman - Tystnaden AKA The Silence (1963).avi 683.5 MB

Zip archive retystnadensilenceisiltasuna.zip — Zip archive, 129 KB