Mishima: A Life in Four Chapters
- Urtea
- 1985
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Yukio Mishima idazle eta intelektual japoniarrari buruzko biopic hau hiru planotan gertatzen da. Zuri-beltzean, Mishimaren bizitzako flashback-ak ikusiko ditugu; kolore errealistetan, Mishimaren bizitzako azken eguna; eta kolore saturatuetan eta eszenataki itxurako dekoratuetan, Mishimaren hiru eleberriren pasarte edo laburpenak.
Pasarteetan ageri diren eleberriak hauek dira:
- Urrezko pabilioiaren tenplua.
- Kyokoren etxea.
- Zaldiak alderrai.
(izenburuen itzulpen kaskarrak neuri egotzi, hauetarik batere ez baitago euskaraz, lan bakarra itzuli da Mishimarena, Atoiuntzia, nik dakidala).
Mishimaren heriotza, azkenean, autoreak berak idatzia zeukan: Zaldiak alderrai istorioan ageri da, ohoreak harakirira behartutako ofiziala, eta istorio bera da Yukoku / Abertzalatasuna laburrarena, zeinaren filmaketaren pasarte bat agertzen den film honetan. Datu esanguratsu bat: Film hau ez zen sekula Japoniako aretoetan banatu.
Fitxa. Zuzendaria: Paul Schrader. Aktoreak: Ken Ogata, Masayuki Shionoya, Yasosuke Bando, KÅichi SatÅ, Kenji Sawada, Reisen Lee, Setsuko Karasuma, Sachiko Hidari, Toshiyuki Nagashima, Hiroshi Katsuno, Junkichi Orimoto. Musika: Philip Glass. Gidoia: Chieko Schrader, Paul Schrader, Leonard Schrader. Musika: Philip Glass. Ekoizleak: Francis Ford Coppola, George Lucas. Hizkuntzak: Japoniera, ingelesa. Estekak: Imdb | Roger Ebert.
Azpidatzien bi aukera doaz itsatsita, DVD eta Criterion izenekoak, ondo etorriko direnak bertsio hauekin:
Mishima - A Life in Four Chapters (1985, Schrader, DVD).avi 730,6 MB Mishima - A Life In Four Chapters[The Criterion Collection][1985]Paul Schrader
Bertsio hauetan lehenak narrazioa ingelesez du audioan (Roy Scheiderren ahotsarekin; elkarrizketak ordea japonieraz dira), eta Criterion bertsioak japonierazko narrazioa du (Ken Ogata protagonista da narratzailea).