Terminator Genisys

via Open Data Euskadi — 2017/08/21 08:00:00 GMT+2

Terminator saga gizakien eta robot adimentsuen arteko gerra da batetik, eta bestetik denbora-bidaien paradoxen gaineko joko bat. Honako zinta honetan, batez ere lehen bi filmen denbora-lerroari jarraitzen zaio, gero egin zirenei kasu gutxi eginez.

Oraingo filmean, etorkizunean hasten gara: John Connor erresistentziaren liderrak Kyle Reese bidaliko du Sarah babes dezan, 1984. urtera. Berriz James Cameronen The Terminator (1984) orijinalaren hastapenean gaudela ematen du, baina Terminator orijinala ikustearekin batera, beste terminator batzuk ere ageriko zaizkigu berehala: metal likidozko bat, eta "lehenago" iritsi zen beste Terminator bat, haragi zahartuarekin orain, zeinak Schwarzeneggerren adinarekin bat egiten duen zehatzago...

Baliteke Game of Thrones telesailean Daenerys-en rolean izena lortu duen Emilia Clarke aktorearean filmografia super-izarristikoaren hastapena ere izatea film hau.

Zuzendaria: Alan Taylor. Gidoia: Laeta Kalogridis, Patrick Lussier, James Cameron, Gale Anne Hurd. Aktoreak: Arnold Schwarzenegger, Emilia Clarke, Jason Clarke, Jai Courtney, J.K. Simmons, Dayo Okeniyi. Izenburua EHn: Terminator: Génesis (es), Terminator Genisys (fr, en). IMDB

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Terminator.Genisys.2015.720p.BluRay.x264.YIFY
 Terminator.Genisys.2015.1080p.BluRay.x264.YIFY
 Terminator.Genisys.2015.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG
 Terminator.Genisys.2015.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
 Terminator.Genisys.2015.720p.BluRay.x264.ShAaNiG
 Terminator.Genisys.2015.720p.BluRay.x264-MkvCage
 Terminator.Genisys.2015.BRRip.XViD-ETRG 
 Terminator.Genisys.2015.720p.BluRay.x264-SPARKS
 Terminator.Genisys.2015.1080p.BluRay.x264-SPARKS
 Terminator.Genisys.2015.BDRip.x264-SPARKS

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek.

Zip archive Terminator. Genisys (2015) - Euskera Yify.srt.zip — Zip archive, 33 KB