Jupiter Ascending

via Open Data Euskadi — 2017/03/03 10:12:00 GMT+1

Filmaren eszena labur bat Bilboko itsasadarran eta Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko paisaietak oinarritua dago. Filmaketa labur hauek 2014eko maiatzaren hasiera aldera burutu ziren.

Zuzendariak: Lana Wachowski, Lilly Wachowski. Gidoia: Lilly Wachowski, Lana Wachowski. Aktoreak: Mila Kunis, Channing Tatum, Sean Bean, Eddie Redmayne, Douglas Booth, Tuppence Middleton. Izenburua EHn: El destino de Júpiter (es), Jupiter: Le destin de l'univers (fr), Jupiter Ascending (en). IMDB

Sinopsia: Jupiter Jones (Mila Kunis) gaueko zerupean jaio zen eta seinaleek etorkizunean gauza handiak egingo zituela adierazten zuten. Nahiz eta izarrekin amets egiten jarraitu, bere eguneroko bizitza etxeen garbiketa eta hainbat harreman arazotsuen hausturetara mugatzen da. Halere ez da patuak gordetzen dionaz jabetzen, egun batez bere bila Lurrera etorri eta genetikoki eraberritua izan den Caine (Channing Tatum) militar ohiarekin topo egiten duen arte. Topaketa honen arrazoia Jupiter bera Unibertsoarn oreka osoa aldaerazi dezakeen kate genetiko batetako zati dela da.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Jupiter Ascending (2015) 1080p BrRip x264 - YIFY
 Jupiter Ascending (2015) 720p BrRip x264 - YIFY

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek.

Zip archive Jupiter Ascending (2015) - Euskera Yify.srt.zip — Zip archive, 35 KB