Simindis Kundzuli

Ekialde — 2017/06/14 10:15:00 GMT+1

Abkhazia eta Georgia banatzen ditu orain Enguri ibaiak, gerrak Abkhaziaren de-facto-ko independentzia baieztatu zuenetik. Ibai horretan, udaberrian, uharte naturalak sortzen dira, lur emankorrarekin, abkhaziar nekazariek aspalditik artoa ereiteko erabiltzen dituztenak. Halako aitona abkhaziar batek eta bere ilobak soroa eta uhartea zainduko dituzte, inguruan gerra hotsak entzuten diren urte batean. Soldadu georgiarrak batetik, bestetik abkhaziarrak eta beraien aliatu errusiarrak... Erdian, gizon bakarti bat bizibidea atera nahian.

Zuzendaria: Giorgi Ovashvili. Gidoia: Giorgi Ovashvili, Roelof Jan Minneboo, Nugzar Shataidze. Aktoreak: İlyas Salman, Mariam Buturishvili. Herrialdea: Georgia. Hizkuntzak: Abkhaziera, georgiera, errusiera. Izenburua: Simindis kundzuli (ge), Corn Island (en), La Terre éphémère (fr), Artoaren Uhartea (eu). Imdb

Abkhaziako gatazkaz informazioa hemen, euskarazko Wikipedian.

Sinkronizazio honetarako:

 Simindis kundzuli (2014) WEB-DLRip
 Kukuruzniy.ostrov.2014.WEB-DLRip.mk
Zip archive simindiskundzuli.zip — Zip archive, 22 KB