Walesa: Czlowiek z nadziei

via Open Data Euskadi — 2017/05/12 09:40:00 GMT+1

Lech Walesa politikari poloniarraren inguruko biopic bat, abiatzen dena Oriana Fallaci kazetari italiarrak 1981ean egin zion elkarrizketa batekin. Hala ere, lehenagoko kontuak ere azaltzen ditu filmak (1970eko Gdansk-eko untzioletako greba, Walesaren aktibismoaren hasiera), eta ondorengoak ere, Jaruzeslkiren aginte militarrekoak. Andrzej Wajda zuzendari poloniar ezagunak hil aurretik egindako azken aurreko filma da. Doinu patriotiko bat badu, baina ez da panfleto bat (Ekialdeako Europan egin diren beste film guztiz anti-komunista batzuk ez bezala), pertsonaiaren eta garaiaren erretratua nahiko orekatua dela esan daiteke.

Zuzendaria: Andrzej Wajda. Gidoia: Janusz Glowacki. Aktoreak: Robert Wieckiewicz, Agnieszka Grochowska, Iwona Bielska, Maria Rosaria Omaggio. Izenburua: Walesa: Czlowiek z nadziei (pl), Walesa. La esperanza de un pueblo (es), L'homme du peuple (fr), Walesa: Man of Hope (en). Kontestu historikoa: Solidarnosc sindikatuaren historia. Estekak: The Guardian-eko kritika | Imdb

Hiru aukera doaz itsatsita. Nadz eta MCTV izenekoak ondo etorriko dira bertsio hauekin, hurrenez hurren:

 Walesa.Czlowiek.z.nadziei.2013.25.fps.
 Walesa.Man.of.Hope.2013.WebRip.x264-MCTV

Eta Artsubs izenekoa bertsio hauetarako da:

 Walesa.Man.of.Hope.2013.DVDRip.x264.HORiZON-ArtSubs
 Walesa.2013.PL.DVDRip.XviD-BiDA
 Walesa.Man.of.Hope.2013.SUBBED.READNFO.720p.HDTV.x264-C1TAN

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive Prest-Walesa.zip — Zip archive, 101 KB