Fargo (telesaila, 2014-2017)
Coen anaien Fargo filmaren "unibertsoa" erreplikatzen du Fargo telesailak. Estatu Batuetako estatu hotzenetan (Ipar Dakota, Minnesota...), negua da eta paisaia aspergarri bezain laua da, krimen odoltsu eta zentzugabeak, adimen gutxiko pertsonaiak, kostunbrismo asko, herri txikietako polizien gorabeherak...
Paisaia horietan (izatez, filmatu, Kanadan filmatzen dituzte atalak, iparralderago) gertatzen dira Fargoren denboraldi desberdinak, bakoitza miniserie beregain bat delarik, hasiera eta amaiera jakin bat duena. Hala ere, filmarekin lotura hari galduren bat dago, eta denboraldiz denboraldi ere lotura bat edo beste egon badago, baina modu independentean ikus daitezke bai denboraldi bakoitza, eta baita filmea ere.
Telesail sortzailea: Noah Hawley. Musika: Jeff Russo. Ekoizleak: Noah Hawley, Hoel eta Ethan Coen, Warren Littlefield, eta beste zenbait. Ekoiztetxeak: MGM Television, FX Productions eta beste. Jatorrizko telebista: FX. Imdb