Selma

via Open Data Euskadi — 2017/03/02 15:23:00 GMT+1

1960ko AEBetako beltzen eskubide zibilen aldeko borrokan, bi hiri sinbolo bihurtu zituen Martin Luther King apaiz ekintzaileak. Montgomery hirian, autobusen segregazioaren kontra eginez, segregazio/banaketa legeak garaitu zituzten. Selma hirian, ordea, bozkatzeko erregistratzeko oztopo ikaragarriak gainditu behar zituzten beltzek, eta bozkatzeko eskubidearen aldeko protesta gunea bihurtu zen.

Borroka hori kontatzen du filmak, baina ez espero MLK-ren erretorika dotorea entzungo duzunik, ze King-en ondorengoek haren hitz zehatzen gaineko copyright zehatza daukate, eta ez dute uzten hitzen erreprodukzio zehatzik royalty garestiak ordaintzen ez bada. Hortaz, David Oyelowo aktorea entzuten duzuenean King-en hitzaldi inspiratuak egiten, pentsa "antzeko" oratoria erabili zuela lider beltzak, baina ez zehazki hitz horiek. Horri buruzko informazioa hemen.

Zuzendaria: Ava DuVernay. Gidoia: Paul Webb. Aktoreak: David Oyelowo, Tom Wilkinson, Tim Roth, Carmen Ejogol Common rap kantaria (Lonnie Rashid Lynn, Jr.). Ekoizpena: AEB, Erresuma Batua. Imdb

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Selma.2014.1080p.BluRay.x264-SPARKS 
 Selma.2014.720p.BluRay.x264-SPARKS 
 Selma.2014.BDRip.x264-SPARKS 
 Selma.2014.1080p.BRRip.x264.YIFY 
 Selma.2014.720p.BRRip.x264.YIFY 
 Selma.2014.BRRip.XviD.AC3-EVO 
 Selma.2014.BRRip.x264.AC3-iFT 
 Selma.2014.720p.BRRip.1.1GB.MkvCage 
 Selma.2014.720p.BluRay.x264-NeZu 
 Selma.2014.BRRIP.H264.AAC-MAJESTiC 

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive Selma (2014) -Euskera Sparks.srt.zip — Zip archive, 44 KB