Nadie Quiere la Noche

via Open Data Euskadi — 2017/03/02 09:35:00 GMT+2

Robert Peary esploratzaile artikoa Ipar Poloaren inguruan dela, haren emaztea Joséphine Groenlandiara doa, senarrarekin bat egitera, arrisku guztien gainetik. Inguru izoztu haietan, printzipioz, senarra barik, emakumezko inuit bat topatuko du, Allaka. Esploratzailearen amorantea ote? Pertsonaia nagusia benetakoa da, baina auskalo gainerakoa, Isabel Coixet-en film honetan.

Zuzendaria: Isabel Coixet. Gidoia: Miguel Barros. Aktoreak: Juliette Binoche, Rinko Kikuchi, Gabriel Byrne. Imdb

Izenburua. Ekoizpen espainola ingelesez filmatu zen eta gaztelaniazko izenburua du: Nadie quiere la noche. Berlinalen estreinatu zen Nobody Wants the Night izenburuarekin, baina hain kritika pobreak lortu zituen non Coixet-ek beste cut bat banatu zuen ondoren, Endless Night izenarekin. Frantziako izenburua: Personne n'attend la nuit.

Itsatsitako Original aukera bertsio honetarako da:

 Nobody.Wants.The.Night.2015.ORIGINAL.1080p.
 BRRip.x264.AC3.HORiZON-ArtSubs[LEG. BRANCA]

Eta DVDrip izenekoa, beste honetarako:

 Nadie quiere la noche aka 
 Nobody Wants the Night (2015) DVDRipx264

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive Nadie-quiere-EUS.zip — Zip archive, 38 KB