13 Hours: The Secret Soldiers of Benghazi
- Urtea
- 2016
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Libia ustez "Gaddafiren terroretik" askatu ostean, AEB-ek uste zuten erregimen "laguna" ezarria zegoela lurraldean. Baina 2012tik bertatik, egoera kaoserantz hasi zen lerratzen, eta fakzio islamisten arteko gerra zibilean jarraitzen dute oraindik 2017an. 2012ko intzidente ezaguna izan zen nola AEBetako enbaxadorea, eraso islamista batean hil zuten Libiako 2. hiri garrantzitsuenean, Bengazin. Porrot horren kontakizuna baino gehiago, filmaren leitmotiv-a heroismoa da, nola mertzenario edo soldadu estatubatuar batzuek tragedia askoz handiagoa ebitatu omen zuten.
Zuzendaria: Michael Bay. Gidoia: Chuck Hogan. Jatorrizko saiakera, kontakizun liburua: 13 Hours, Mitchell Zuckoff. Aktoreak: James Badge Dale, John Krasinski, Max Martini, Pablo Schreiber, Toby Stephens. Kontestu historikoa, Wikipedian. Izenburua EHn: 13 Hours (fr), 13 horas: Los soldados secretos de Bengasi (es). Imdb
Bertsio honetarako:
13.Hours.The.Secret.Soldiers.Of.Benghazi. 2016.720p.BluRay.x264-[YTS.AG]
Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.