Les Visiteurs

Oier Gorosabel Larrañaga — 2017/03/11 17:08:00 GMT+1
Urtea
1993

Frantziako pelikula arrakastatsuenetakoa izateaz gain, mundu mailako erreferentea ere bada umore arloan (Christian Clavier eta Jean Reno aktoreen arteko konpenetrazioa zinema eskoletan aztertu izan da, seriotasunaren eta farsaren kontrapuntu legez). Bertsio bikoiztua ikusi bazenuten, euskarazko azpititulu hauekin protagonisten hizkeren kontrasteaz ere gozatu ahal izango duzue (Erdi Arokoak frantses zaharrean mintzo dira, eta 1993ko haien ondorengoak superpijoak dira).

Sinopsia: aztikeri bat dela eta, Godefroy “Ausarta” zalduna eta Potroxorri “Alproja” haren ezkutaria Erdi Arotik 1992rako bidaia egiten dute. Erdi Aroko jauna eta oiesa erabat galduta dabiltza gaurko munduan, haien balio nagusia ohorea (edo haren falta) baita; eta gaur egungo jendearena, dirua. Dagokien garaira itzultzeko bidearen bila dabiltzala, arbasoen eta birbiloben ohituren arteko kontrasteak sekulako egoera xelebreak ekarriko ditu.

Zuzendaria: Jean-Marie Poiré. Gidoia: Jean-Marie Poiré, Christian Clavier. Musika: Éric Lévi. Argazkia: Jean-Yves Le Mener. Muntaia: Catherine Kelber. Dekoratuak: Hugues Tissandier. Jantziak: Catherine Leterrier. Ekoizlea: Alain Terzian. Antzezleak: Christian Clavier, Jean Reno, Valérie Lemercier, Isabelle Nanty, Marie-Anne Chazel, Christian Bujeau, Gérard Séty, Michel Peyrelon, Arielle Séménoff, Didier Pain, Jean-Paul Muel. Izenburuak: “Bisitariak” (eu), “Los Visitantes: no nacieron ayer” (es). Wikipedian .

Bertsio honetarako:

 Les Visiteurs 1993 BRRip 720p H264-3Li.mp4
application/rar Les Visiteurs 1993 BRRip 720p H264-3Li.rar — application/rar, 38 KB