Arrival

Jabier Zabaleta — 2017/02/17 20:38:00 GMT+1

Hamabi espazio-ontzi erraldoi agertzen dira munduko beste hainbeste tokitan. Zer nahi dute estralurtarrek? Arriskutsuak al dira? Haiekin komunikatu ahal izateko, Estatu Batuetako armada hizkuntzalari batekin jartzen da harremanetan. Zientzia-fikzio film bat, protagonista nagusi hizkuntzalari bat duena? Onegia dirudi egia izateko; baina bai, halaxe da, eta filma ederki egina dago, gainera. Ted Chiang idazlearen Story of your life (Zure bizitzaren historia) ipuinean oinarrituta dago.

Zuzendaria: Denis Villeneuve. Gidoia: Eric Heisserer. Aktoreak: Amy Adams, Jeremy Renner, Forest Whitaker, Michael Stuhlbarg. Tzi Ma. Izenburua: Arrival (en), La Llegada (es), Premier Contact (fr), Etorrera (eu). Estekak: Zinema Uneak | Imdb

Azpitituluak ondo datoz bertsio hauekin:

 Arrival 2016 1080p WEB-DL x264 AC3-JYK.mkv
 Arrival.2016.1080p.BRRip.x264.AAC-ETRG 
 Arrival.2016.HDRip.XviD-ETRG 
 Arrival.2016.DVDScr.x264-4RRIVED
Zip archive Arrival 2016EUS.srt.zip — Zip archive, 33 KB
Arsenicum dio:
2017/02/24 00:57
Oraintxe ikusi berri dut filma eta gustatu egin zait. Azpitituluen maila oso ona da.

Akats batzuk aurkitu ditut, eta agian zuzentzeko balioko dizue:

87. lerroaren denborak gaizki daude. Hasierakoa eta amaierakoa berdina dira eta ez da lerroa ikusten.

389. lerroan Noth dio, North Dakota esan beharrean.
782. lerroan eskainten, eskaintzen beharrean.
956 eta 957.nean ez dakit gaizki dagoen. Berak jartzen du, niri arraroa egiten zait. Agian ondo dago. (Nik bizkaieraz eurek esango nuke, eta batueraz beraiek).

Beste barik, eskerrik asko!
Azpitit dio:
2017/02/24 16:03

Eskerrik asko, Arsenicum. Zuzenketekin berritu dugu fitxategia. Hurrengo batean zuk zeuk ere egin dezakezu hori, erantzunekin fitxategi erantsiak gehitzeko aukera baitago (hau da, norberak zuzendutako bertsio bat edo sinkronizazio gehigarri bat edozeinek igo dezake).

Era berean, zu zeu azpidatzi originalak sortzera ere animatu nahi zaitugu. Mila esker berriz ere.

Arsenicum dio:
2017/02/25 01:07
Ondo da.
Momoentuz, beste proiektu batzurekin nabil... agian egunen batean filmak euskeratzeko grina sartuko zait. Ez dut ezetz esango!