L'inconnu du lac

Goio Arana eta Eneko Bidegain — 2016/12/15 11:36:00 GMT+2

Uda da eta bero dago. Film frantses honetako protagonistak joaten dira bainatzera eta ligatzera laku eder batera. Ur bazterrean elkartuko dira Franck gaztea, Henri gizon bakartia eta Michel izeneko Adonis ilun eta arriskutsua. Drama poliziar honek ederki islatzen du "cruissing" giroa eta bikain transmititzen du lasaitasuna, desio sexuala eta tentsioa. Zenbait herrialdetan, arazoak izan ditu filmak sexu irudi esplizituak erakusten dituelako.

Zuzendaria: Alain Guiraudie. Aktoreak: Pierre Deladonchamps, Christophe Paou, Patrick D'Assumçao, Jérôme Chappatte, Mathieu Vervisch eta Gilbert Traina. Informazio gehiago: IMDB | Wikipedia

Bi aukera doaz erantsita. Melite izenekoa bat etrriko da bertsio honekin:

 Stranger By The Lake 2013 SUBBED 720p BluRay x264-MELiTE

Eta Artsubs izenekoa, beste honekin:

 Stranger.by.the.Lake.AKA.L.inconnu.du.Lac.2013.DVDRip.x264.HORiZON-ArtSubs
Zip archive L.inconnu.du.Lac.2013.FR.zip — Zip archive, 33 KB