Shar Nohoyn Tam / Die Hoehle des gelben Hundes (Txakur horiaren leizea)
- Urtea
- 2005
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Ia dokumentaltzat har genezaken film mongoliar/alemaniar honek bizitzaren inguruko istorio bat dakarkigu. Nansal neskatila eta bere txakur Zochor izango dira film honen gidariak, mongoliar ohituren, kondairen, erritmoen, harremanen ... erakusleiho bilakatuz. Filma Nansalen itzulerarekin hasten da, eskola egunak amaituta, hiritik lautadara itzultzen denean. Hor ezagutuko du Zochor txakurra, eta harreman hori aitzakiatzat hartuz, mongoliar familia nomaden bizitzan murgilduko gara. Erritmo lasaiak, irudi ikusgarri bezain ederrek eta hausnarketara bultzatzen gaituzten mezuek patxadaz gozatzeko filma osatzen dute.
Fitxa teknikoa. Izenburua: Die Hoehle des gelben Hundes (de) / Ð¨Ð°Ñ Ð½Ð¾Ñ Ð¾Ð¹Ð½ Ñам (Shar Nohoyn Tam; literalki Infernuko Txakur Horia); The Cave of the Yellow Dog (en), El perro mongol (es), Le chien jaune de Mongolie (fr), Txakur horiaren leizea (eu). Zuzendaritza eta gidoia: Byambasuren Davaa. Argazkia: Daniel Schoenauer. Hizkuntza: Mongoliera. Aktoreak: Urjindorj Batchuluun, Buyandulam Daramdadi Batchuluun, Nansal Batchuluun, Nansalmaa Batchuluun, Batbayar Batchuluun, Tserenpuntsag Ish. Imdb
Hiru aukera doaz erantsita, Majestic, Festival eta Fragment izenekoak, ondo etorriko direnak, hurrenez hurren, bertsio hauekin:
The.Cave.Of.The.Yellow.Dog.2005.DVDRiP.XVID.AC3-MAJESTIC The.Cave.of.the.Yellow.Dog.2005.FESTIVAL.DVDRip.XviD-SSF The.Cave.Of.The.Yellow.Dog.2005.PROPER.DVDRip.XviD-FRAGMENT
Eta gainera, Majestic-ek balioko du beste honetzat ere:
The Cave of the Yellow Dog.(Davaa.2005.DVD.xvid)
Oharra: Azpitituluak moldatzen ditudan lehen esperientzia izanik, eskertuko dira zuzenketa, aldaketa edo hobekuntza proposamenak. Testu tamaina txikia bada ere (hor film honekin hasteko arrazoietako bat) hizkuntzen arteko aldeak sinkronizazio arazo batzuk eman dizkit.