Léolo

Oier Gorosabel Larrañaga — 2016/06/19 08:20:00 GMT+1
Urtea
1992

Film hunkigarri honek maitasunak eta ametsek, testuingururik gogorrenean ere, bizirauteko balio digutela erakusten digu. Estreinatu zen unetik bertatik kultuzko pelikula bihurtua, zinema modernoan egin den haurtzaroaren ikuspegi gogoangarrienetakoa erakusten du, soinu banda bikainarekin lagundua.

Sinopsia: Leo Lauzon 12 urteko mutiko kanadiarraren errealitatea itogarria da. Familia zeharo disfuntzionalean, bera da zentzunari eusten dion bakarrenetakoa, amets eginez, eta egunerokoa idatziz. Auzokide siziliarrarekin maiteminduta dagoenez, bera ere italiarra dela imajinatzen du, eta benetako izena Leolo Lozone duela; amets horrek mantentzen du bizirik.

Zuzendaria: Jean-Claude Lauzon. Ekoizpena: Leon G. Arcand, Aimee Danis, Isabelle Fauvel, Doris Girard, Lyse Lafontaine, Robert Lantos, Claudette Viau. Gidoia: Jean-Claude Lauzon. Argazkia: Guy Dufaux. Antzezleak: Maxime Colin, Ginette Reno, Julien Guiomar, Pierre Bourgault, Giuditta del Vecchio, Gilbert Sicotte, Denys Arcand, Andrée Lachapelle, Yves Montmarquette, Lorne Brass, Roland Blouin, Geneviève Samson, Marie-Hélène Montpetit, Francis St-Onge. Babab aldizkarian .

Bertsio honetarako:

 Jean-Claude Lauzon - Léolo (1992)
application/rar Jean-Claude Lauzon - Léolo (1992).rar — application/rar, 9 KB